BALDA ETXEKO OBRAK

Balda etxea ezagutzen ez duzuenontzat:

Beheko solairuan udal-langileek erabiltzen duten materiala gordetzen den etxabea eta eraikuntza osorako erabiltzen den galdara (jubilatuen aretorako, ludotekarako, udal-aretorako (lehen meikuaren kontsulta zena), bulegotarako eta goiko aretoentzako) daude.

Lehenengo solairuan, areto bat (Etxauribar Lanean-i erabiltzen duena materiala gordetzeko), komun bat eta erabili gabeko gela bat daude.

Bigaren solairuan, Udalaren Agiritegia, komun bat eta beste gela bat, biltegi bezala erabiltzen dena, daude.

Ikusten duzuenez, gutxiegi erabilita dago.

Aurrekoa ikusita, Nafar Gobernuari diru-laguntza eskatu diogu galdara aldatzeko, orain dagoenak urte asko duelako eta matxura asko duelako. Hontaz gain, Agiritegia haunditu behar denez (Tokiko Inbertsioen Proiektutik kontu-sail bat eman digute), etxea gehiago aprobetxatzeko zela momento egokiena pentsatu genuen.

Ondoko agirian (Balda etxeko obrak) lanak agertzen dira eta hauexek dira:

Beheko solairua, orain galdara dagoen tokia, haunditu egingo da, berria jartzeko. Tokia behar da peleta gordetzeko.

Lehenengo solairuan, zonalde guztiak batuko dira eta bertan Agiritegia jarriko da. Agiritegia eta eraikin nagusia Osoko-bilkura egiten den aretoak lotuko du.

Bigaren solairuan, zonalde guztiak batuko dira ere eta Zacarias Jauregi aretoarekin kominikatuta egongo da. Komuna dagoen bezala geratuko da.

Asmoa da obrak irailan bukatzea, datorren kurtsoko ekintzak egin ahal izateko.

Idoia Aritzala Etxarren

Etxauriko alkatea

Balda etxeko obrak