Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Legezko abisua

Azken eguneratzea: 2015eko ekaina.

INFORMAZIO OROKORRA

Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legeko –uztailaren 11koa– 10. artikuluarekin bat, aditzera ematen zaio erabiltzaileari honako entitate hau dela webgunearen jabea:

  • Izen soziala: Etxauriko Udala (aurrerantzean, entitatea)
  • Helbidea: Zaldualdea Plaza 1 – 31174 Etxauri (Nafarroa)
  • IFZ: P3108400G
  • Telefonoa: 948 329 310
  • Faxa: 948 329 377
  • Helbide elektronikoa: udala@etxauri.es
  • Web gunea: harremanetarako formularioa

ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK

Webgune honetan eta bertako edozein orritan sartzeak berekin dakar jarraian ageri diren legezko oharrak, zehaztapenak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea.

Espainiako legeriak aginduko du honako baldintza hauetan eta webgunearen erabiltzailearekin ezartzen diren harreman guztietan.

Entitateak bere egiten du webgune honen erabilerari buruzko baldintza eta zehaztapenak alde bakarretik aldatzeko gaitasuna. Horien edozein aldaketa behar bezala iragarriko da web orri honen bidez, eta argitaratzen den unetik aurrera hasiko da indarrean.

  1. JABETZA INTELEKTUALA

Jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeek babesten dituzte atari hau osorik eta bera osatzen duten zatiak.

Entitateak espresuki erreserbatuak ditu jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak.

Debekatuta dago atari honen kopia osoa edo partziala egitea, entitatearen berariazko baimen idatzirik izan ezean. Atari hau edo honen edukiak indarreko araudian ezarritakoaren kontra erabiltzea legez zigortzen ahalko da.

  1. ERANTZUKIZUNAREN MUGA

Atari honek fede onez bildutako informazioa du, fidagarritzat jotako iturrietatik. Hala eta guztiz ere, entitateak ez du inolako bermerik ematen, ez berariaz ez inplizituki, atari honetaz eta bertako edukiez.

Entitateak ez du ziurtatzen webgune honetako orrien funtzionamendua, ezta bere edukiak uneoro osoak, zehatzak edo fidagarriak izatea ere.

Entitateak ez du bere gain hartzen ataria erabiltzeak eragindako kalte edo galera zuzenen zein zeharkakoen gaineko inolako erantzukizunik, sistema informatikoetan sortutakoak, birusak eta atariko informazioan oinarrituz hartutako edozein erabakiren ondorioz eragindakoak barne. Entitateak gomendatzen du informazioaren idatzizko baieztapena eskatzea, beharrezkoa izanez gero.

Era berean, entitateak ez du erantzukizunik hartzen webgune honetako esteka elektronikoen (links) bidez, zuzenean edo zeharka, ikus daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuen gainean. Esteka horiek ez dute inolako harremanik adierazten entitatearen eta sarbide emandako orrien titularrak diren partikularren edo entitateen artean.

  1. ERABILERA MUGAK

Atari honetako informazioa erabiltzeko, kasuan kasuko arauak beteko dira.Entitateak ez du bere gain hartuko atariaren edo haren edukien erabilera ezegokiaren inguruko inolako erantzukizunik, ezta aipatutako erabilerak eragiten ahal dituen ondorioen ingurukorik ere.

  1. SEGURTASUN ARAUAK

Entitateak, webguneko sistemen segurtasuna eta emandako informazioaren integritatea ziurtatze aldera, legeriak eskatutako neurriak ezarri ditu antolakuntza, teknika eta legearen arloetan, bereziki Datu Pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoak –abenduaren 13koa– eta hori garatzen duen araudiak eskatutakoak.(Ikusi Pribatutasun-politika).

  1. COOKIEEI BURUZKO POLITIKA

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, teknikoak, pertsonalizaziokoak eta analisia egitekoak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, cookieei buruzko gure politika onartzen duzu. (Ikusi Cookieen erabilerari buruzko informazioa).

PRIBATUTASUN POLITIKA

Azken eguneratzea: 2015eko ekaina

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetze aldera –abenduaren 13koa–, aditzera ematen diogu erabiltzaileari webguneko formularioen bitartez emandako datuak Gestión Web fitxategian sartuko direla Goizuetako Udala(aurrerantzean, entitatea), da horren titularra–, datuak tratatzeko harreman-eskaerei erantzuteari begira

Datuak ematean, erabiltzaileak horien tratamendu automatizaturako baimena ematen du, kasu bakoitzean atarian adierazitako helburuekin. Bere datu pertsonalak ematen dituen erabiltzailea izanen da datu horiek egiazkoak eta zuzenak direlako erantzule bakarra. Entitateak ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain horri buruz.

Erabiltzaileak izena eman duen unean bere borondatez emandako datuak baino ez dira gordeko.

15/1999 Lege Organikoko 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen dizugu tratamendurako bildutako datuak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak dituzula, indarreko legeriak xedatutakoarekin bat.

Horiek gauzatzeko, idazki edo mezu elektroniko bat bidali behar duzu, NANaren edo zure nortasuna frogatzen duen agiri baten fotokopia ere bidaliz, eta eskaeran Derechos ARCO adierazita, honako helbide honetara:

  • Etxauriko Udala
  • Posta helbidea: Zaldualdea Plaza 1 – 31174 Etxauri (Nafarroa)
  • Telefonoa:948 329 310
  • Faxa: 948 329 377
  • Helbide elektronikoa: udala@etxauri.es

Horretarako, honako eredu hauek erabil daitezke:

Datuak IKUSTEKO eskubidea gauzatzeko eredua

Datuak ZUZENTZEKO eskubidea gauzatzeko eredua

Datuak EZEZTATZEKO eskubidea gauzatzeko eredua

Datu pertsonalak dituzten fitxategiak, entitatearen titulartasunaren pean daudenak, Datuak Babesteko Agentziaren Erregistro Nagusian inskribatuta daude, eta honako helbide hauetan kontsultatu daitezke: http://www.agpd.es/portalwebAGPD/ficheros_inscritos/index-ides-idphp.php