Ekintza doakoa izango da parte-hartzaileentzat, eta Nafarroako udalerri guztietako pertsonentzat izango da, baldin eta, biztanle-kopurua edozein dela ere, beren autobabeseko prestakuntza hobetu nahi badute baso-suteak gertatzen direnean eta/edo beren herrian sor daitezkeen laguntza taldeetako kide izan nahi badute.
Prestakuntza horrek 30 orduko iraupena izango du, eta hainbat jardunalditan egingo da, erantsitako programan jasotakoaren arabera. Aurreikuspenen arabera, 13 ikastaro emango dira iparraldean, eta 11 ikastaro Erdialdean eta Erriberan, apirilaren 17tik azaroaren 16ra bitartean.
Ikastaro horietan izena emateko, business@greentechfactory.es helbidera jo beharko dute. Helbide horretatik koordinatuko dira parte-hartzaileen kopurua, prestakuntza-ekintzarik egiten ez den herrian interesa duten pertsonak esleituta dauden herria eta noiz emango diren.
Ikastaroak herritar guztientzat daude zabalik, baina gehienez 20 pertsona ikastaro bakoitzeko. Dauden plazak baino jende gehiago apuntatzen bada, ikasleak ahalik eta udalerri gehienetakoak izan daitezen ahaleginduko gara, udalerri bakoitzean gutxienez pertsona batek prestakuntza izan dezan eta, beharrezkoa bada, gainerako pertsonei informazioa eman diezaieten.
PAMIF Prestakuntza Programa (Baso-suteen aurrean jarduteko udal-plana)