AUZOKO KONPOST-ONTZIAK ERABILTZEKO JARRAIBIDEAK
DENDA ONDOAN PATXINETA
Auzoko konpostatzea da jende talde batek (bizilagunen komunitatea, herri batekoak…) hondakin organiko biodegradagarriak kudeatzea baliabide baliotsu bat lortzeko asmoarekin eta udalerriko lorezaintzako lanetarako edo parte-hartzaileen artean banatzeko baliatzeko. Gainera, etxeko konpostajea egiteko aukera ez dutenek (ez dituztelako baldintzak betetzen) edo konpost ontzi eduki nahi ez dutenek parte hartzeko bidea ematen du ekimen honek.
Nabarmendu behar da auzoko konpostatzearen helburu soziala herritarrek udal ekimenetan parte hartzea bultzatzen baitu, elkarlan altruista protagonista dela.