Denok dugu zainduak izateko beharra bizitzan zehar eta zaintza lanak oso mailan desorekatuan egiten dira.
Hiru helburu nagusi ditu diagnostikoak:
Batetik, zaintza lanak demokratizatzeko, Oltza Zendea, Etxauribar eta Ollarango zaintza lanen antolaketen inguruko diagnostikoa egitea parte hartze prozesu baten bidez.
Bestetik, gaur egungo zaintza lanen antolaketaren gaineko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa bultzatzea orotariko ordezkari, eragile eta herritarren artean.
Eta azkenik, zaintza lanen eraldaketarako prozesuak abiatzeko, artikulazio publiko komunitariorako egiturak sortzea.