ZAINKETEN ITUNA
Zaintza gure gizarteen funtsezko erronketako bat bihurtu da. Gero eta ohikoagoa da estres eta gainkarga bizipenei buruzko albisteak entzutea, lan bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko ezintasunaren aurrean; etxez etxeko edo egoitzetako laguntzaileen prekarietate-esperientziak; ahaideak zaintzeko eskakizunei erantzuteko gai ez diren familiak; edo nahi ez den bakardade egoerak adineko pertsonen edo gero eta ahulagoak diren haurren kasuan.
Horiek dira “zainketen krisia” deitu izan denaren baldintzetako batzuk.
Horregatik, Oltza Zendeako, Etxauribarko eta Ollaraneko udalek herritarren ongizatearen alde lan egiteko konpromisoa hartu dute, eta bat egin dute Zainketen aldeko Itunarekin.
Maiatzaren 8an egin zen lehen bilera, eta gure herrietan antzematen diren beharrei eta arazoei buruzko hausnarketa egin zen.
Orain, hurrengo urratsa gure bizi-kalitatea hobetuko duten ekintzak bilatzea da.
Horregatik, interesa duten guztiak gonbidatzen zaituztegu ekainaren 5ean, asteazkena, 10:15ean, Oltza Zendeako udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo den bigarren bilerara.
Patricia Abad Encinas Berdintasunerako Institutuko zuzendaria etorriko da ituna sinatzera, alkatetza guztiekin, osasun zentruarekin, gizarte zerbitzuekin, erretiratuen elkarteekin, emakume taldeekin eta itunean parte hartu nahi duten pertsona partikularrekin.
Sinatu ondoren, lantaldeari ekingo diogu berriro, lehenengo egunean hasiko ditugun dinamikak jarraitzeko.
Etortzekoa bazara, abisatu, mesedez
Josune Ibarra Sanchotena
Servicio de Igualdad de los Ayuntamientos de Cendea de Olza, Belascoain, Bidaurreta, Etxauri y Valle de Ollo.
Oltza Zendea, Beraskoain, Bidaurreta, Etxauri eta Ollarango Udalen Berdintasun Zerbitzua.
Oltza Zendea, Beraskoain, Bidaurreta, Etxauri eta Ollarango Udalen Berdintasun Zerbitzua.
948 322068 – 621 685061