Egun on!
Ondo dakizuenez, 2020an diagnostiko parte-hartzailea egiten aritu gara, haraneko 60 urtetik gorako pertsonei ahotsa emateko.
Prozesua amaituta, emaitzak partekatu nahi ditugu:
1. Azken txostena:
Etxauribarko Parteidetza-Txostena
2. Ondorioen laburpen-bideoa
Gustatuko zaizuela espero dugu
GALDETEGIA eta EZTAIBADA-TALDEA
Egun on!
Zuekin harremanetan jartzen gara Partaidetza-diagnostikoa egiten ari garelako, Etxauri haraneko 60 urtetik gorako pertsonen beharrak antzemateko; hau da, ahalik eta pertsona gehienen parte-hartzea lortu nahi dugu, bailarako adinekoek zer behar duten jakiten laguntzeko eta, horrela, haien bizi-kalitatea hobetzeko baliabideak martxan jartzeko.
Horretarako, zuen laguntza eskatzen dizuegu:
- GALDETEGIA:
Galdetegi labur bat sortu dugu, 60 urtetik gorakoek erantzun dezaten. Online edo paperean bete daiteke. Zabaldu! Lagun iezaguzu mundu guztiarengana iristen!
Paperean erantzun nahi baduzu eta iritsi ez bazaizu, eska iezaguzu.
Galdetegirako esteka: www.tinyurl.com/y48hnrwp
- EZTABAIDA-TALDEA:
Topaketa bat egingo dugu adinekoen premiei buruz eztabaidatzeko. Gaiaren inguruko ekarpenak egin ditzakeen edozein adinetako edonori irekita dago.
Eztabaida-taldean parte hartu nahi baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan
Para cualquier duda:
– participa.etxauri@gmail.com
– 625 933 140