Itsasuko herriko etxea, Etxauriko herriko etxeari:
Martxoaren 11 an ospatu ginuen Itsasuko Sanoki gelan Iparraldeko 49 herriko etxetako ordezkarien euskararen xarta izenpetzea.
Europako Kontseiluak kudeatzen du hizkuntza guttituen xarta, eta Frantziak osoki baimendu ez zuenez, gure hautagaitza bidean ekarri ginuen herriko etxean sartzen baginen gehiengoz, landuko ginuela euskararen xarta hori. Itsasuko herriko etxeko euskara batzordeak euskal konfederazionearekin elkarlanean, lortu du martxoaren 11an beste 48 herriko etxe izenpetzerat ekartzea.
Azpi hontako mezuan doakizue Kanaldudek ospakizun hartarik egin berri duen bideo laburra: