Etxauriko Udalak Kontserbazio Zerbitzuari eskatu zion portuko aparkalekuan instalatutako gatz-siloa birkokatzeko (2019an ezarri zen, eta Udal honek ez zuen horren jakinarazpenik jaso). Siloa jartzea beharrezkoa dela abiapuntutzat hartuta, uste dugu siloa jarri zen lekua ez dela lekurik egokiena, ingurumenean eta paisaian duen eragina oso nabarmena baita.
Teknikari pare batekin batera, birkokatzeko balizko lekuak ikusi genituen, eta, beraz, Nafarroako Gobernuaren lursaila (Etxauriko “La Playa”) eskatu genuen, GANi atxikia.
Kontserbazio Zerbitzuak emandako erantzuna utziko dizuegu.